Dantz Point 2021ek Gipuzkoako ondarea eta abangoardiako musika elektronikoa uztartzen ditu

Dantz Point 2021ean , Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesaerkin, Gipuzkoako ondarea musika elektronikoarekin eta abangoardiako musikarekin uztartuko du, lurraldeko hainbat gune enblematikotan banatutako zazpi ekitalditan.

Iaz, proiektu honek nazioarteko sari ospetsu bat irabazi zuen, Dance Television plataforma holandarraren eskutik.

Duela hilabete bat Dantz Academy iragarri genuen, musika elektronikoko eta abangoardiako artistak prestatzeko akademia, gaur Dantz Point 2021-en txanda da, kulturaren digitalizazioa bilatzen duen proiektu berritzailea.

Iaz, Zeraingo meategian, Azpeitiko Loiolako Santutegian, Arantzazun, Pasaian, Lucretia belaontzian, Zumaiako flysch-an eta San Telmo ermitan izan ziren egin ziren Dantz Point desberdinen agertokiak. Besteak beste, Bihotza, Ibailo, Yngryd, Charles Ramirez eta HIIKE artistek parte hartu zuten.

2021-eko lehen edizio honetarako, Divorce From New York (Alvaro Granda) ekoizle donostiarrarekin hasiko da, “This ain ‘t Jazz No More” diskoa estreinatu berri baitu. Lehen Dantz Point hau, maiatzaren 12-an izango da Arrasateko Gomestio baserritik, 20: 00-etan. Horren ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Dantz Point ekitaldi gehiago izango ditu, Gipuzkoako lurralde historikoko hainbat gune enblematikotan banatuta.

7 ekitaldi izango dira lurralde osoan zehar gozatu ahal izango direnak, eragin globala izanez.

+INFO