LA ANTIGUA | ZUMARRAGA

Antioko baseliza Zumarragan kokatuta dago, Urola ibaia igarotzen den haranaren goiko aldean.

 
Ermita aipatzen duten lehenengo dokumentuak 1366koak dira. Paregabea da bere barne-edertasuna, zeinak harri eta egurren uztarketa duen oinarri. Bere defentsa izaerako kanpo aldetik XIV. mendeko erromatar atea nabarmentzen da, baita XV. mendeko zabaltze-obretan egindako kalbarioa ere. Ermitak Ama Birjinaren eskultura gotikoa gordetzen du.

 
Antio Hiru Tenpluen Ibilbidearen mugarrietako bat da Loiolako eta Arantzazuko santutegiekin batera. Euskal erromanikoaren adibide argia da, eta gaur egun Baselizen Katedrala bezala ezagutzen da duen barneko edertasunarengatik.
 
Nabe bakarra du, eta hiru zatitan banatuta dago, sei zutabe zilindriko lodirekin. Teilatua bi isurkikoa da. Korua eta alboko tribunak egurrezkoak dira, eta eskualdeko eliza askok (Iparraldekoak, bereziki) hartutako antolamendu tradizionala jarraitzen du.
Eraikinaren sabaiak haritzez betetako basoa dirudi bisitariaren begirada erakarriz hainbat elementu miresteko: teilatua, habeak, tiranteak, karelak, jabaloiak, esaterako. Horiek guztiak Euskal Herriko Behe Erdi Aroko dekorazio bereizgarriarekin apainduta daude, hala nola, motibo geometrikoekin eta emakume-buruekin.

Bere egurretan hainbat tailu bereizgarri ikus ditzakegu, besteak beste, eguzkia eta sua islatzen dituzten gurpil eta gurutze zeltikoak.

Antiok aisialdirako gunea ere badu, zuhaitzekin, mahaiekin eta harrizko eserlekuekin. Bertatik ibilaldi atsegina egin daiteke, Beloki mendiraino.

INFO

ORDUTEGIA: 22:00H

STREAMING (08/11/21)

(LA ANTIGUA / ZUMARRAGA)

+INFO