DANTZ POINT ERRENTERIA by LABORAL KUTXA EKIMENAK SAN MARKOS GOTORLEKUA HARTUKO DU IRAILAK 14a
DANTZ POINT ERRENTERIA by LABORAL KUTXA EKIMENAK SAN
MARKOS GOTORLEKUA HARTUKO DU IRAILAREN 14AN
Irailaren 14an, larunbatean, 17:00etatik 00:00etara San Marko gotorlekuan ospatuko da Furonia, Lila, Inhar Kone eta Lasa artisten musika elektronikoarekin.
San Marko gotorlekuak bizia hartuko du berriro Dantz Point-aren musika elektronikoarekin, gotorlekuaren historiari eta egungo ehun artistikoari balioa emango dien herritarrei irekitako jardunaldi batean.
Dantz Point proiektua 2019an jaio zen, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileen bidez ondareari balioa emateko helburuarekin, eta orain, San Marko gotorlekura iritsiko da lehen aldiz.
Doakoa izango den egitasmoak San Marko hartuko du larunbatean 17:00etatik 00:00etara. Gotorlekua Bizarain mendian kokatzen den eraikuntza militar bat da: Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora eta naturan murgildua. XIX. mendean Errenteria defendatzeko eraiki zen, eta gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak 1970 urtea arte okupatu zuen. Zalantzarik gabe, bere kokapen ezin hobea dela eta, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da, eta bertatik Kontxako, Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezke. Hori horrela, Dantz Point by Laboral Kutxa ekimenean parte hartuko duten lurraldeko artisten doinuek gotorlekua ezberdinen arteko topaleku bilakatuko dute.
Programazioari dagokionez, Point-ak bost artisten saioak izango ditu:
Hasteko, Furoniaren saioarekin ekingo dio. Furonia donostiarra oso gaztetatik musikazalea izan da. 25 urterekin, kontserbatorioan DJ ikasketak hartzen hasi zituen eta elektronikaren munduan sakonago murgiltzea hasi zen. Bere gustu musikala askotarikoa da, house dotoreenetik hasi eta deep house iluneneraino. Nahasteko orduan duen fintasunak eta plateren atzean duen karismak ikuslegoarekin era berezi batean konektatzea ahalbidetzen diote.
Jarraitzeko, Lila artista izango dugu. Rebeca Azpiri, artistikoki Lila bezala ezaguna, gaur egun Donostian bizi den Elgoibarko DJ eta ekoizlea da. 15 urte baino gehiago daramatza techno house/house genero progresiboko abestiak biltzen. Bere saioetan disko generoko soinuak elektronika alternatibokoekin nahasten ditu. Erresuma Batuan eman dituen zazpi urteek bere erregistroa aberasten lagundu diote, bere soinua melodia globalekin zabalduz.
Ondoren, Inhar Kone DJ Donostiarra izango da. Muska elektronikoa 12 urterekin deskubritu zuen eta Oliver Hendels, Carl Cox eta Hector Couto bezalako artisten eraginpean, Inharrek 14 urte zituela erosi zuen bere lehen kontrolatzailea. Bere artea ahalegin eta pasioz hobetzen eman ditu azken urteak, berezko estiloa eta soinua garatuz. Atmosfera inguratzaile bat sortuz, bere set-ek energia, erritmoa eta sakontasuna uztartzen dituzte entzuleekin benetan konektatzeko, musikak sortzen duen batasun eta sintoniaz goza dezaten.
Azkenik, erreleboa Pasai Antxon bizi den Lasa DJ eta ekoizlea hartuko du. Bizitza osoa darama musikari lotuta. Txitxarro eta Itzela areto mitikoak ezagutu ostean, musika elektronikoaz maitemindu eta nahasketa-mahai baten aurrean jartzen hasi zen gaur arte. Batez ere Deep House, Tech House eta Minimal House ingeles soinuen eraginpean, Darius Syrossian, Sidney Charles edo East End Dubs bezalako artistak eredu eta erreferentzia izan dira harentzat, eta arreta handia jarri du horien aukeraketa musikal eta teknikan. Horri esker, teknika publikoaren irakurketa eraginkor batekin konbinatzen ikastea lortu du, eta bere set-etan guztiak dantzan jartzen ditu.
Horrekin guztiarekin lotuta, garrantzitsua izango da kontuan hartzea San Marko Gotorlekuko errepidea itxi egingo dela, eta beraz, antolakuntzak 16:30etik 00:00ak arte ipinitako autobus zerbitzua erabili beharko dela nahitaez. Hurrengoak dira autobus geltokiak eta kokapen zehatzak:
Egiburuberri biribilgunea (Kokapena: https://maps.app.goo.gl/KU7Endvmv8hq2Y3m9).
Autoak bertan aparkatzeko aukera egongo da.
Masti Loidi poligonoa (Kokapena: https://maps.app.goo.gl/cChyqDvNSEtSH3EV6).
Autoak bertan aparkatzeko aukera egongo da.
Jose Miguel Barandiaran kalea, Pontika Auzoa
(Kokapena: https://maps.app.goo.gl/ZMGZtvftFpSgw38m7)
Gainera, turismo bulegoaren eskaintza aldatu egingo da, eta bisita gidatuak arratsaldean egingo dira, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Aurretik edo momentuan bertan eman ahal izango da izena.
Bestalde, foodtruck zerbitzua eskainiko da Arretxe jatetxeen eskutik, aukera beganoa ere egongo delarik. Era berean, guneak barra zerbitzua izango du, eta bertan, jasangarritasuna sustatzeko, edalontzi berrerabilgarria erabiliko da.
Dantz, Dantz Point-aren sustatzailea, “kultur marka eta proiektuen laborategia” da. 2017an sortu zen Euskal Herrian, eta dagoeneko erreferente bihurtu da musika elektronikoaren sektorean. Bere ekimenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Dantz Academy (aurrez aurreko eta online prestakuntzako zentroa) eta Dantz Festival (uztailean zortzigarren edizioa ospatu du Donostiako Tabakalera, Donostia Arena edo Miramongo Anfiteatroa bezalako egoitzetan).
Dantz Point-a Dantz-ek antolatuko du Laboral Kutxaren babesari esker eta Errenteriako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Sailarekin elkarlanean. Era berean, Keler-en laguntza izango du.