ZUBI ONDO | ZARAUTZ
Zubi-Ondo baserria 1905eko maiatzaren 13an erregistratu zen Azpeitian. Eraikina Segundo Maria Laburu Mujikak eraiki zuen eta Iñurritza auzoan kokatua dago Iñurritza ibaiaren eta Talai-mendi mendiaren artean. Segundo Maria 1924ko irailaren 25ean hil zen eta etxeko gizonezko bakarrari pasa zitzaion lurraren eta eraikinaren jabetza, Agustin Laburu Mugikari. Ondoren, Agustin hil zenean, bere semeak jaso zuen baserria. 1981. urtean, Ramon Laburu eta Inmaculada Bellabazok Zubi-Ondo izeneko jatetxea eraiki zuten.
Beraiek urte batzuk ustiatu zuten eta ondoren beste urte batzuetan alokairuan egon zen. Azken 15 urte hauetan Zubi-Ondo sortzailearen birbilobek jarraitzen dute legatuarekin Lorea eta Gorkak hain zuzen. 2009-2010 urteetan Zubi-Ondo inguruan biotopoa babestu bat egin zuten. Inguruak ikaragarrizko aldaketa izan zuen eta bertako lur askoeri jabetza kendu zieten, biotopoa egiteko. 2018ko Urtarrilean Zubi-Ondo etxeko eta jatetxeko erreforma egin zuten eta gaur egun guztiz berritua dago.