Dantz Point 2020-ko ikus-entzunezko sortzaile onena bezala izendatu dute Dance Television-eko hautesleek.

Dantz San Telomo Ion Costas

Aurreko hilabetean iragarri genizuen bezala, urte hasieran Dance Television-ek “2020-ko Musika bideo onena” sailean Zuamaiako Dantz Point-a izendatu zuten. Honetaz gain, “2020- ko ikus-entzunezko sortzaile onena” sailean ere izendatu gintuzten, mundo mailan ospea handia duten bi izendapen.

Azkenean garaile izendatu gintuzten bigarren sail honetan, hausteleen botoei esker.

Bigarren postuan, Beirut Late Knights plataforma dago eta hirugarrenik, Belgikako Gewoel proiektua. Sail honetan, mundo osoko proiektu desberdinak parte hartu zuten, Detroit(EEUU), New York (EEUU), Egypto, Berlin(Alemania), Serbia, Brasil, Libano edo Mexiko besteak beste.

Gainera, 2020 urtean, gure proiektu digitalekin milio erdia baino ikusle gehiago izatera iritsi ginen. Hauek, Penintsula osoan, Europan eta Hego-Amerikan zear banatuta zeudelarik. Azpimarratzekoa da Dantz Point proiektua, Gipuzkoako eta Donostiako ondarearen balioa Musika eta ikus-entzunezko bitarteko.

Testuingurua:
2020-a urte zaila izan da Kultura eta Sormen sektoreentzat. Baina era berean, kulturaren etorkizunerako ezinbestekoak diren hainbat esparru hazteko aukera izan da. Espazio digitalak kulturan duen pisua geroz eta handia da, eta orain inoiz baino gehiago.

2017-an Dantz Festival jaio zenetik, Dantz-ek hainbat proiektu desberdin garatu ditu, azken aldian gehiengoak berriak, pandemia aurretiko garaikoekin osagarriak direnak. Esan bezala, Dantz Festival proiektua Dantz-en sorrerarekin eman zen lehen proiektua izan zen, eta gaur egun ekintza garrantzitsuena izaten jarraitzen du, baina pandaemia egoera zela eta, 2020 urtean ezin izan zen aurrera eraman.

Horregatik, urte amaieran Dantz Digital 2020 sortu zen, kontsumo digitalerako, non mahai-inguru desberdinak (Dantz Community) ,Dantz Point-ak, Dantz Accademy (formazio), Dantz Homes (etxetik sesioak) eta Arte Digitala barneratzen zituen.

Gainera, 2020-an lehen Dantz Home-a egin zen, non ekintza desberdinak inguru pribatuetan egiten diren.

Laburpen bideoa:

Dantz Terrace, musika ekintza desberdinak terraza batean gozatzeko sortu zen proiektua da. Hauek, TABA-n eta LABen (Tabakalera, Donostia) edo Mamistegi jatetxean (Aiete, Donostia) egin ziren. Hortaz, 2020 urtea Dantz-en proiektu kopurua 2-tik, 9 – 10 ingurura izatera eraman duen. Ahala eta guztiz ere, proiektu nabariena Dantz Point-a izan da, Gipuzkoako Diputazioa (kultura) eta Donostia Kultura programa independienteetan garatu dena. Gipuzkoak Diputazioa izan da Dantz-Point Gipuzkoa 2020-ren kolaboratzailea, Dantz Point kokapen desberdinetara eramanez:

  • Azpeitia (Loiolako Santutegia) Chales Ramirez Dj eta ekoizle azkoitiarrarekin
  • Zerain (Aizpitta: Aizpeako meategiak) Dj Yngrydekin.
  • Oñati (Arantzazuko Santutegia) HIIKE Dj eta ekoizlearekin.
  • Pasaia (Lucretia belaontzia) Ibalo DJ eta patroiarekin.
  • Zumaia Dj Bihotzarekin. Izendapena jaso zuen ekintza.

Bestalde, Dantz Digital 2020 proiektua, 2020-ko abenduaren 27-tik 30-era egin zena, Donostia Kulturaren laguntza izan zuen. Honetaz gain, Dantz Point-ek Dantz Academy (formakuntza) Dantz Community (mahai-ingurua), Dantz Home (saio pribatuak) eta Dantz Digital (arte digitala) sortu ditu. Donostiako Dantz Point-ak, Dantz Digitial-aren parte zirenak, toki desberdinetan egin ziren:

  • Igeldo – Dj A. Gaultier
  • Tabakaleran, bostgarren solairuko terrazan – Dj Josu Aranburu
  • Miramoneko anfiteatroa – Dj Koldo Intermusic
  • Sal Telmo elizako museoa – Dj eta ekoizle Costas (LIVE set )

Honetaz gain, urrian Irungo Udalarekin batera, Irungo “Puente Avenida”-n Dantz Point bat egin zen Piek Dj eta ekoizlearekin. Bideo guztiak YouTube-ko Dantz kanalean daude eskuragararri:

https://www.youtube.com/c/dantzmusik

Facebook: https://www.facebook.com/dantzmusik

2020-ko Dantz Point guztien argazkiak web orriko azal orrian:
www.dantz.eu

Informazio gehiago: info@dantz.eu

+INFO