Dantz Festival 2026ko ostiralak 10. edizioari hasiera emango dio, egungo musika elektronikoaren belaunaldi eta sentsibilitate ezberdinak batzen dituen jardunaldi batekin. Programazioa Main Stage eta Frontoia Stage agertokien artean banatuko da.
Main Stagen, gauak tokiko eta belaunaldi berriko proposamenekin hasiko du bere ibilbidea, Kintana eta Gisa bezalako artistekin, eta kartelaren izen handienetaraino iritsiko da: Tiga, Adiel eta Ben Sims izango dira jardunaldiko protagonista nagusiak. Club kulturara, technoara eta dantzalekuko energiara bideratutako programazioa izango da, nortasuna, ibilbidea eta nazioarteko ikuspegia uztartuz.
Frontoia Stagek, jaialdiko bigarren agertokiak, ostiralean housea, groovea eta club giroko soinu beroagoak ardatz dituen programazioa eskainiko du, Ines, Lis Sarroca, Satoshi Tomiie, Anah eta Divorce From New York (Live) artisten eskutik. Jaialdiaren esperientzia ikuspegi organikoago, dantzagarriago eta argitsuago batetik zabaltzeko sortutako espazioa izango da.
Lehen jardunaldi bat Dantz Festivalen unibertsoan bete-betean murgiltzeko: bi agertoki, ibilbide sonoro desberdinak eta dantzalekuari zein kultura elektronikoari zentzu zabalenean begiratzen dion programazioa.