Dantz Festivalen 10. edizioko jarduera paraleloen barruan, Ableton Production Lab aurkezten dugu: Dantz Academyk, We Make Noise-rekin batera eta Abletonen babesarekin bultzatutako musika ekoizpeneko doako prestakuntza trinkoa.

Jarduera emakumeei eta disidentziei zuzenduta dago, Ableton Live erabiliz musika ekoizpenean hasi eta soinua sormen-tresna gisa esploratu nahi dutenei. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar.
USC Annenberg Inclusion Initiative-ren Inclusion in the Recording Studio? ikerketaren arabera, emakumeek eta disidentziek ordezkaritza oso txikia izaten jarraitzen dute musika ekoizpenaren esparruan.
Testuinguru horretan sortu da Ableton Production Lab, tresna profesionaletarako sarbidea errazteko, ikaskuntza-aukera berriak sortzeko eta musika-eszena anitzago bati laguntzeko. Prestakuntza musikarekin, ekoizpenarekin, soinu-diseinuarekin, DJing-arekin, ikus-entzunezkoekin, arte eszenikoekin, performancearekin eta soinuarekin lotutako beste sormen-diziplinekin interesa duten pertsonei irekita dago.
2026ko abuztuaren 26a · 16:00–20:00
Tabakalera