Bassywax

Bassywax

Bassywax

Illunbe

2023/25/08

Asier Arias, Bassywax izenez ere ezaguna, Donostian egoitza duen DJ eta ekoizlea da, plater eta techno soinu gordinen zale amorratua.

Donostian eta inguruetan techno eszena sustatzen duen Enigma.dss kolektiboaren sortzaileetako bat da,  errespetua eta klub-kulturaren balioekin.

DJ gisa, Bassywaxek erritmo sorta zabala jotzen du, motelenetatik hasi eta bizkorrenetaraino, esperientzia hipnotikoak eta psikodelikoak sortuz, eta batzuetan estilo tribalak eta dantzara bideratuak.

Ekoizle gisa, sintetizadoreak eta erritmo-kaxa analogikoak erabiltzen ditu batez ere ohiko ekoizpen-metodoak mantentzeko, eta bere soinua hobetzeko eta zigilu diskografikoa garatzeko lanean ari da.

+More

Artist

+INFO