Play Video

DANTZ FESTIVAL
2022

Ahaztutako hondakinen jarioak, ametsen patinak eta oraindik sutan dauden magmaren itsasoak. Mendeetako aztarna eta ohitura zaharrak zapaltzen ditugu, gure azpian, hain urrun eta hain hurbil, garai bateko amets berberak arnasten. Ondare, proiekzio eta iraganeko ilusioen geruzetan hazten gara, eta horietan oinarritzen gara berriak sortzeko…

DANTZ FESTIVAL
2021

“Kontzeptu bat erdigunean eta sormen kutsu bat bere inguruan.
Musika eta soinua hainbat ikuspegi eta dimentsiotatik begiratzen dira.”
“Musika ber beratik hedatzen da, korronte desberdinetan nabigatzen du eta modu konplexuan adierazten da.”…

Play Video
Play Video

DANTZ DIGITAL
2020

2020. urteko ezohikotasunak Dantz Festival 2020 formatu digitalera egokituaz Dantz Digital 2020ean bihurtu zuen urtebetez. “Ikuspegiak” kontzeptuan oinarrituz, programa ildo ezberdinetan garatu zen.

DANTZ FESTIVAL
2019

2019an Dantz Festivalek bere lehen SOLD OUT-ak eskuratu zituen jaialdiko jarduera ezberdinetan. Jaialdiaren gaia, gehienbat, Esplendor Geómetrico taldean oinarritu zen. Estetika musikala eta artistikoa, diskurtso politiko eta sozialen falta, soinuari, erritmoari eta soinuaren testurari protagonismoa emanaz, 2019ko jaialdiaren proposamenaren funtsa izan ziren.

Play Video
Play Video

DANTZ FESTIVAL
2018

Dantz Festival 2018 estatu mailako Fest Sarietan finalista izan zen line up parekidea programatzeagatik, %50eko emakumezko artistekin. Edizio honen argitalpen-ildoa arazo eta gatazka sozial eta politiko globaletan oinarritu zen, besteak beste, gerretan, arrazakerian, homofobian edo zentsuran.

DANTZ FESTIVAL
2017

2017ko Dantz Festival-en lehen edizioa soinu periferikoen eta urruneko soinuen ideia nagusian oinarritu zen. Horretarako, musikaren jatorriaren urruntasunaz, Islam Chipsy (Egipto), Lafidki (Kanbodia) edo Kiki Hitomi (Japonia) bezalako taldeen parte-hartzeaz eta musika mota periferikoaz baliatuz, Miguel A. Garcíaren proposamen esperimentalarekin adibidez.

Play Video

Dantz Festival proiektuaren berri izan nahi dut

+INFO