Ingurune elektronikoan ibilbide luzerik ez izan arren, zarauztar hau euskal eszenan modu sendoan sartu dela esan daiteke. Musika bizi-konstante izanik, nerabe bat zela hasi zen bateria jotzen bertako punk eta hardcore taldeetan. Musikarekiko kezkak aldatuz doaz, eta urte batzuk geroago plater batzuen atzean jartzea erabakitzen du, musika elektronikoko lehen saioak egiteko. Harrezkero, joera berriak xurgatu ditu etengabe, eta bere saioetan elektronikaren aldaera asko entzun ahal izan ditu, downtempotik hasi eta techno-ra arte, ebm, elektro edo trantzea bezalako estiloetatik igaroz.
Edozein ingurunetara egokitzeko duen gaitasunak eta soinu melodiko ilun eta industrialagoak orekatzeko orduan duen zaintzak eragin du oso denbora gutxian bere diskoak birarazi izana Euskal Herriko klub onenetako batzuetan, hala nola Dabadaban edo Stereorocksen.