Ines klubarentzat sortutako abangoardiako eszenekin eta dantza-erritmoekin liluratuta sentitzen da, eta baita Internet osteko estetikatik edaten duten ikusizko kode berriekin ere.
DJ gisa egiten duen jolasaz gain, Inesek begirada politikoa du, genero eta jatorri aniztasuna sustatzen duena musika elektronikoan eta gaueko bizitzan.
Soinu elektronikoei lotutako espazioetan emakumeen presentzia sustatzen duen KRII Kolektiboa ekimenaren sortzaileetako bat da, eta musika aurreratua ardatz duten Moon Safari eta Tortilla en Caldo irratsaioak gidatu ditu.
Ines musika arloko hautatzaile eroso eta orojalea da, eta izen handiko artista ugarirekin partekatu du kabina.