DANS

Danel, Dans bezala ezagunagoa, Donostian jaio zen 1997an. 16 urterekin hasi zuen bere ibilbidea Donostiako pub eta guardetxe klasikoetan, garai hartan oso ezaguna zen musika estiloarekin (House-Deep House), eta urteen joan-etorrian elektronikaren hainbat alderdi aztertu ditu, genero musikal honek duen zabaltasun eta magiaz ohartuaz.

Gaur egun bere pasioa groovy techno estilora bideratuta dago, technoaren energia handiko eta erritmo dinamikoko alderdia. Bere set-ek publikoa hipnotizatzea dute helburu, ordu luzez dantza-pistan gera daitezen.

Play Video
+INFO