Sonhar (Live, EH)

Xabier Erkizia

Beste irudi birtual batzuetan birsortu ahal izateko ametsetan eta ikusmena aldi baterako bertan behera uzten dugun bitartean, belarria beti erne egoten da. Belarriak ezin ixteak aldi berean kanpoan eta barruan entzutera behartzen gaitu, baita lo gaudela ere. Egia esan, arraroa badirudi ere, agian ez dira existitzen amets soinudun hutsak.

Kontzertu honek entzute lokartuan oinarritutako ariketa proposatzen du, halako siesta soinuduna, edo agian, kontzertu-entzunaldi bat lo arin batean.

Gau luze eta lasaia, irratiko artearen, field recording-en eta bestelako soinu eta musika konposizioen bidez sonorizatua non entzuleek lo egin dezakete entzuten edo entzuten lo egin dezakete.

Argirik, letrarik eta besaulkirik gabeko zinema.

Xehetasunak eta desberdintasunak amets bakoitzaren araberakoak dira, komentarioak gosarian entzuten dira.

ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA eta AUDIO-LAB.ORG kolaborazioarekin.

+INFO