Tuesday 25 August

17:30 – 20:00

Ildo editorialaren aurkezpena

Egia Records - Donostia

Ildo editorialaren aurkezpena · El Error — Dantz Festival 2026

Dantz Festivalek El Error bere ildo editoriala aurkeztuko du Egia Recordsen egingo den topaketa ireki batean. Ekimenak jaialdia dantza-pistatik harago zabaltzea eta musika elektronikoaren zein sorkuntza garaikidearen inguruan hausnarketarako, kulturarako eta pentsamendurako espazio berriak sortzea du helburu.

Aurkezpena Beñat Elizaldek, ildo editorialaren garapenaren arduradun den euskal diseinatzaileak, egingo du, eta proiektu berri honen kontzeptua, sormen-prozesua eta edukiak hurbilduko dizkio publikoari.

Topaketak Kelerren babesa izango du, eta bertaratutakoei garagardoa eskainiko die jardunaldian zehar.

Abuztuak 25, asteartea · 17:30–20:00
Egia Records

+INFO