Dantz Network Congress-en aurkezpena

Dantz Network Congress-en lehen edizioak Donostia musika elektronikoaren eta abangoardiako sektorearen nazioarteko epizentro bihurtuko du

2025eko martxoaren 12tik 15era, Kursaal Biltzar Jauregiak eta Donostiako hainbat gune enblematikoek Dantz Network Congress (DNC) topaketaren lehen edizioa hartuko dute, Euskadi teknologiaren sektorean mundu mailako erreferente gisa kokatuko duen nazioarteko ekitaldia. Kongresuak 1.500 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, industriako profesionalak, artistak, teknologoak eta ekintzaileak barne, ideiak trukatzeko, berrikuntzarako eta lankidetzarako plataforma gisa duen eginkizuna sendotuz.

Dantz Network Congress-ek egitarau zabala izango du 2025eko martxoaren 12tik 15era. Martxoaren 12an, asteazkena, inaugurazio instituzionala eta ongietorri ekitaldia egingo dira Kursaalean. Ostegunean, martxoak 13 eta ostiralean, martxoak 14, 09:00etatik 20:00etara, mahai-inguruak, aurkezpenak, tailerrak eta showcaseak egingo dira Donostiako hainbat espazioetan, berrikuntza, jasangarritasuna eta elektronikoaren eragin kulturala bezalako gaiak jorratuko dituztenak. 20:00etatik aurrera, hiriak musika showcasekin dar-dar egingo du. Azkenik, martxoaren 15ean, larunbatean, publikoari irekitako jarduerak izango dira “open space” batean, “Komunitateak, erronkak eta entzuleria globalak musika elektronikoan” gaiaren inguruan hitz egiteko eta gogoeta bultzatzeko EHUrekin lankidetzan. Aipatutako gaiaren inguruko parte-hartze prozesu bat izango da, eta parte-hartzaileen hausnarketak eta proposamenak aterako dira prozesu horretatik. Amaitzeko, itxiera ekitaldia egingo da, showcase eta emanaldi bereziekin.

Horrela, talentu berrientzako lehiaketa egingo da: Dantz Network Contest by Guuk. Alde batetik, binilozko merkaturatze baterako musika elektronikoaren ekoizleak aukeratuko dira, eta, bestetik, DJei eta zuzeneko proiektuei Tresor Berlin edo Dantz Festival bezalako nazioarteko ekitaldietan jotzeko aukera eskainiko zaie.

Parte hartzaile aipagarriak izango dira, besteak beste, Ben Turner (Graphite Music), Ricard Robles (Sónar Festival), Dimitri Hegermann (Tresor/UNESCO), Victor de la Serna (Monegros/Elrow), Laren Agius (The Beatport Group), Giorgia Taglietti (The ICNAC), Mónica Comas (Creative Europe Culture, Kultura Ministerioa) eta Carola Stoiber (PullProxy), kongresuari ikuspegia emango dioten beste askoren artean. Horrez gain, tokiko talentuei gune berezia emango zaie elkarrizketa eta showcasen bitartez, Euskadiren aberastasun kulturala eta musika elektronikoaren panorama globalari egindako ekarpena nabarmenduz.

 

Kongresurako akreditazioak gaur jarri dira salgai www.dantz.eu/network topaketaren webgunean. 89 €ko salneurria izango dute eta horri kudeaketa gastuak gehituko zaizkie, eta % 50eko deskontua izango dute ikasleentzat

Dantz Network Congress mugarri kulturala ez ezik, eragin positiboa izango du Gipuzkoan. Kultura arloan berdintasuna, iraunkortasuna eta industriaren ongizatea bezalako funtsezko gaiak eztabaidatuko dira. Ikuspegi ekonomikotik, 857.000 euroko itzulera aurreikusten da, tokiko lan-aukerak eta Euskadi kultura-helmuga gisa sustatzeko. Turismo arloan, bertaratutakoen %40 nazioartekoa izatea aurreikusten da, Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi kultura berrikuntzarako helmuga estrategiko gisa duen proiekzioa indartuz.

Dantz Network Congress-ek kolaboratzaile sare zabal baten laguntza du, bai erakunde publikoak bai bere bideragarritasuna eta irismen globala bermatzen duten laguntzaile pribatuak barne. Horien artean, Espainiako Kultura Ministerioa, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua, Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko, Donostia Turismoa, Donostia Sustapena eta Radio 3 (RNE) irrati publikoa. Eremu pribatuan, kongresuak KELER, GUUK, VASA Taldea-Audi/Volkswagen eta Cafés Baqué-ren laguntza du.

Koldo Peciña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuko Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusiaren esanetan ”Gipuzkoarentzat garrantzitsua da sektore ekonomiko ezberdinetan elkargune aitzindariak garatzea, eta horregatik Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentutik Donostian, Gipuzkoan, musika elektronikoaren lehen kongresua abian jartzea onartzen dugu, Dantz Network Congress. Elkarlaneko ekosistema bat sortzen eta sinergia komertzialak sortzen lagunduko duen kongresua estatuan eta nazioarte mailan».

Azahara Dominguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatuak honako hau dio: ”Gipuzkoa mapan jartzeko aukera emango digun ekitaldia da. Eta, kongresua Donostian egiten den arren, erakundearekin oso estuan lan egingo dugu gure lurraldeak, oro har, turismo-helmuga gisa argi propioa izan dezan. Eta hori lortzeko, estrategia ezberdinak garatzen ari gara bisitariei esperientzia osoa eskaintzeaz gain, ekitaldi honen eragin ekonomikoa lurralde osoan modu orekatuagoan banatzen laguntzeko asmoz. Eta horretan guztian, Gipuzkoan dugun garraio publikoaren sarearen erabilera sustatzeak funtsezko zeregina izango du.

Dantz Network Congress-en lehen edizioko ildo editoriala “Komunitateak, erronkak eta publiko globalak” izango da, non Jokin Telleriak, Dantz-en sortzaileak, honako hau ziurtatzen duen: ”Musika elektronikoaren eta abangoardiako kulturaren sektorea komunitate bat da berez, mundu mailako kultur mugimendu bat bilakatzen dena zehazten duten balio eta idatzi gabeko kode sorta bat gordetzen duen sare bat. Eztabaidak gizartean garatzen, konpontzen edo ikusgai jartzen dituen tresna sozial, kultural eta ekonomikoa. Bide bat da, artea, ahalduntzea, errespetua eta askatasuna eskaintzen dituen baliabidea.

Horrek itzulera ekonomiko, turistiko, enplegu eta aurrerapen sorta bat eragiten du, eta horiek zuzenean eragiten dute ibilgailu horrek garatzeko eta eboluzionatzeko oxigenoa eta espazioa lortzen duen eskualdeetan. Hori dela eta, komunitate elektronikoak hainbat erronka ditu aurre egiteko, eta horiei aurre egitea ezinbestekoa bihurtzen da bere biziraupenerako eta bilakaerarako “espezie kultural” gisa.

 

Publiko berrien garapena, berez, mundu mailako kultur komunitate garaikideen erronketako bat da Baina nola sortu? Zein da entzunaldi hauen helburua? Hazten ari den sektore batez ari gara? Maldan behera?

 

Asko dira erantzunak behar dituzten galderak, eta horiek konpontzen laguntzeko, inspirazioa, prestakuntza, networking-a eta, nola ez, musika, Dantz Network Congress-en lehen edizioaren erdigunea izango da Kursaal Biltzar Jauregian eta Donostiako hiriko puntu ezberdinetan. / Donostia”.

 

Dantz-ek, zortzi urte baino gehiagoko esperientzia duen kultur markak antolatuta, kongresu honek musika elektronikoaren hedapen globalarekin duen konpromisoa islatzen du. Gainera, kongresuaren eragina hedabideen oihartzunarekin areagotuko da, nazioarteko hedabide espezializatuen presentziarekin eta nazioarteko jaialdi eta ekitaldiekin lankidetzarekin, Euskadi markaren hedapen zabala bermatuz.

+INFO