Hemen dira uztaileko Dantz Academy ikastaroak!

Uda honetan badituzu azkenik, hainbeste denbora zain zenituen DJ, modular edo ekoizpen ikastaroak. Ekoizpen/DJ munduan hasi nahi baduzu edo zure trebetasunak hobetu nahi badituzu, gure hiru ikastaro presentzialekin Dantz komunitatearen parte izateko aukera emango dizugu Lander Agirreurretak emandako DJ ikastaroan, DJ saio bat egiteko oinarrizko kontzpetuak ikasiko dituzu, arlo teknikoa, kontzeptuala eta nahasketa kontuan hartuta, baita DJ kabina batera igotzeko behar diren faktore guztiak ere. Bestalde, musika-ekoizle gisa karrera hasi eta hurrengo mailara eraman nahi dutenetakoa bazara, musika-ekoizpeneko gure ikastaroa dugu. Ableton Live zerotik erabiltzen ikasiko duzu, musika-proiektu bat sortzeko eta ekoizle gisa lehen urratsak emateko, Jon Costasen eskutik. Azkenik, Álvaro Grandak ematen duen sintetis modularreko masterclass saioa sintetizadoreen munduan sartu nahi duten edo teknika hobetu nahi duten pertsona guztientzat da. Anima zaitez eta izan Dantz en parte! Ikastaroen egutegia: DJ (presentziala): – 2022ko ekaineko klaseak: 8, 15, 22, 29 (19:00-20:30) – 2022ko uztailaeko klaseak 6, 13, 20, 27 (19:00-20:30) Musika ekoizpena (presentziala): -2022ko uztailaren 2, 9, 16, 30 (11:00-12:30) Sintesi modularra (presentziala): -2022/07/09 (16:00-20:00) Klase guztiak Lasarten daude, Dantz en egoitzan izango dira(Goikale kalea, 12, behea b, 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa)
+INFO