​​Ostalaritzako Langileak (Zerbitzariak)

Lan-eskaintza

​​Ostalaritzako Langileak (Zerbitzariak)

Dantz-en, ostalaritza funtsezko zutabeetako bat dela ulertzen dugu, gure publikoak bilatzen duen deskonektatzeko esperientzia posible egiten duena.

Aurten, Dantz esperientzia estatu osora eramango dugu, eta horregatik, konprometitutako, proaktiboak eta profesionalak diren pertsonak bilatzen ditugu lurralde desberdinetarako. Taldean lan egiteko gogoa dutenak nahi ditugu, helburu komun bat lortzeko: Dantz Point musika elektronikoaren esperientzia ahaztezina bihurtuko duen kalitatezko zerbitzua eskaintzea.

Funtzio nagusiak:

  • Bezeroari arreta atsegin eta adeitsuarekin eskaintzea, Dantz-en publikoaren beharrekiko sentiberatasunez.
  • Eskaintzen diren zerbitzu eta prezioen ezagutza izatea.
  • Diru fisiko eta txartelen bidezko ordainketen kudeaketa.
  • Lan-bolumen handiko egoeren kudeaketa eraginkorra.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna, lankidetza eta elkarri laguntzeko jarrera.
  • Stock-a kontrolatzea, aurreikuspenak egitea eta edariak erabilgarri edukitzea.

Eskakizunak:

  • Elikagaiak manipulatzeko ziurtagiria izatea.
  • Txanda intentsiboetarako eskuragarritasuna izatea (batez ere asteburuetan eta gauez).
  • Ingurune dinamiko eta jendetsuetan lan egiteko gaitasuna.
  • Euskara jakitea (bereziki ipar penintsulako postuetarako).
+INFO