THE TWO MAMARRACHOS

Borja Campión eta Jaime Sagastibeltza Aka Dr. Beat From San Sebastian ek “Two Mamarrachos” dj-bikotea osatzen dute, T2MM izenez ere ezaguna. Jaime Sagastibeltzak 80ko hamarkadan hasi zuen DJ karrera, acid House mugimenduaren erdian. Garai hartan, Donostiako KU aretoan(Ibizako Ku areto famatuaren ama  hasi zen DJ lanetan, eta, beste estilo batzuen barnean, balearretako soinuaren eragina jasan zuen. Geroago, 1977an, Cambridgera (Erresuma Batua) joan zen; han, “Clueless System” tripulazioan sartu zen, eta Europako hainbat areto eta klubetan aritu zen musika jartzen(Madril, Londres, Cambridge, Burdeos Amsterdam, París, Burdeos, etc..  2000 urtean Mr. Beat Ibizara joan zen eta Amnesia, Privilege, Km 5… bezalako areto eta klub enblematikoenetako batzuetan izan zen Dj lanetan. Uda horretan bertan, lagun batekin batera autofinantzatutako binilo baten aurpegi bateko kortearekin “Mediterraneo” izeneko kantu bat atera zuten. Hau, arrakastatsua izan zen Dj Harveyk bere saioen CDan sartu zuenean. Misteriotsua da “Mediterraneo” izeneko track horren jatorria. Misterio hori 2007an piztu zen Eskimo records-en eskutik. Ustekabean, foro batzuetan Internet bidez galdetuz, Jaimerekin harremanetan jartzea lortu zuten. Orduan ekin zioten berriro, 12” ko hit balear batean , Dubtribe Soundsystem-en remix bat barne. Geroago, 2012an, track mitikoaren remix bat sartu zuen DJ Harveyk berak “A Decade Of Eskimo Recordings” bildumako CD hirukoitzean. 2004an Beat-ek indarrak batu zituen Borja Campiónekin.’ Borja misiolari musikal handia da, disko-bilduma duena, 10.000 binilo inguru, esan dezakegu biniloaren yonkie bat dela. Bere gustua eta musika konposatzeko orduan sormena errazten diote, eta nabarmentzekoa da DJ bezalako setetan teknika araztua eta energia izugarria konbinatzen dituela.   Two Mamarrachosek Eskimo, Is it Balearic?, Roam, Rotten City, Joe’s Bakery, Magic Wan, etab. bezalako zigiluetan egindako produkzioak hainbat DJ EN  playlist eta mistoetan sartu dira, hala nola Dj Harvey, Eric Duncan, Idjut Boster, Dj Kaos, Coyote, Bill Webster, Ivan Smagghe, Sasha eta veste hainbeste.   Beraien track ak Factory Floor, Rodion, Rigopolar, Damon Jee, Cabaret Nocturne, Mijo, Mi.Ro. bezalako artista garrantzitsuek bernahastu dituzte. Beraiek, Dj Baldelli & Rocca, Roe Deers, Tronik Youth,Pin up Club, Dawad.. artistak bernahastu dituzte. Bai jatorrizko abestietan, bai remixetan, kritika onak jaso dituzte hainbat artistarengatik; besteak beste, Cursos, Kris Baha, Richard Sen, Finitribe, Ancient Methods, The Hacker, eric Duncan, Molinbbiari, Leonor, JP Soul, Alvaro Cabana, Local Suizde, etab. … Horiei esker, beraien sorkuntzak BBCko irratsaioetan entzun ahal izan dira, NTS Beats In Spacen bezala.   2014 urtean harreman berri bat hasi zuten Britainiako Nein zigiluarekin, bere bizitza laburrean erreferente bihurtu dena. Urte horretako otsailean beraien EP “Teach Me” aurkeztu zuten. Aperitiboa izan zen, beste bi EP eta hainbat remixekin batera , zigiluan bertan 2019an lehen LP “Close your eyes” izango zenaren barruan.  LP honi esker, Nein zigiluko burua zen Neil Parnell aka Tronik Youth-en eskutik jaialdietara joaten hasi ziren, hala nola Alfresko Festival (UK), Yaga’s Gathering (LTU), Nous (FR) eta Berlin, Vilnius, Madril, Biarritz, Tolouse, Paris, Bartzelona eta abarretara. Horietako batzuk , Opium de Vilnius(LTU) bezalako eszenako klub indartsuenetan musika jartzen.
+INFO