GARTXI

Ander Garciandia, Gartxi bezala ezagunagoa, Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 96ko udaberrian. Txiki-txikitatik hasi zen musika elektronikoaz interesatzen bere aitak bultzatua, hiriko elektronikako hainbat ekitaldiren antolatzaile eta DJ izan zena eta acid house eta disko musika deskubritu zizkionak binilo bilduma handi bati esker.

16 urterekin bere lehen Pioneer ekipoa erosi zuenean, bere lana gehien maite zuenarekin uztartzea erabaki zuen: musikarekin. Lagunekin hainbat festa antolatu ondoren, probintziako areto ezberdinetatik deitzen hasi zitzaizkion, ezagunenetako bat, La Rotonda.

House musikagatik beti oso erakarrita, eta Bartzelonan 2 urtez biziz bertako festa ezkutu eta underground-enak ezagutu ondoren, gero eta kultura eta esperientzia musikal gehiago lortzen joan zen aipatutako generoaren adar ezberdintan, baina batez ere “micro-house” edo berdina den minimal house-a egiten zitzaion deigarria.

Gaur egun, musika-ekoizpenaren mundu osoan murgiltzen ari da, hedatzeko, eboluzionatzeko eta hazteko helburuarekin. Adierazpide berrien bilaketa etengabea, sormena eta energia dira bere saioetako konstante nagusiak, aniztasunagatik desberdinduak; artista honek minimal zorrotzenetik techno sutsuenera eraman zaitzake.

+INFO