Zatibi (Zuzenean)

Dena ezin da ZATIBI egin. Edo bai... Jakina da, ordea, zerbait bitan zatituz gero banatu egiten dela eta askotan, erdian gauza bakar bat geratzen da. Ez alde batean ez bestean. Zerbait berezia. Horixe da ZATIBI, Mikel Iraeta musikari eta matematikari azkoitiarraren azken proiektua.

Elektronika zuzena eta dantzagarria, baina sakona eta emozionala aldi berean. Sintetizadoreen eta perkusio naturalen artean. Guzti hori euskarazko ahotsekin nahastuta. Konposizio eta produkzio lan guztia bere gain hartuz, etxean zein dantzalekuan entzun daitekeen ODD izeneko diska bat egitea lortu du.

RO post-rock taldeko kide den Mikelek, hainbat disko kaleratu ditu, bai taldearekin bai bakarka. Disko hauei esker kontzertu asko emateko aukera izan du, horien artean: EHZ, Donostiko Jazzaldia, Chillida Leku, BEC... Hala ere, ZATIBI ezagutzeko modurik onena eszenatokian da.

+INFO