Telmo Trenor

Telmo Tremor DJ eta ekoizle donostiarraren lehen maitasun musikalak hip hopa eta R & B izan ziren. Estilo horiek oraindik ere presente daude bere konposizioetan, baina erabiltzen duen soinu-abaniko aberatsaren zati txiki bat baino ez dira.

Samplerraren erabilera irudimentsuak aukera ematen dio bere piezak synth pop, musika brasildar, perkusio etniko eta konponketa kosmiko zatietatik eraikitzeko, entzulea xehetasun txiki baina esanguratsu batzuekin liluratuz.

Elementu horiek guztiak "Guaraná" eta "Tropicalia" abestietan zeuden, biak 2012koak (izenburuek argi eta garbi adierazten dute zeintzuk diren euskal ekoizlearen soinu-paletan gehien agertzen diren zaporeak), baina "Maps" izenekoan (Madrilgo Soulles Lab zigiluko cassette formatuan argitaratutako bere berrargitalpena) distira berezia lortu dute.

+INFO