Sama’ Abdulhadi

Ramallah hirikoa den Sama’ Abdulhadi nazioartean aitortza lortu duen lehen DJ palestinarra da. Jordanian jaioa, hasieran hip-hoparekin konektatu zuen, baina Beiruteko eszena elektroniko bizian murgildu eta technoa sakonki ezagutu zuen. Han garatu zuen bere estilo berezia: intentsitate handiko technoa, ukitu libanoarrekin eta Berlinen eragina nabarmena duena.

Londresen soinu-ingeniaritza ikasi zuen eta gero Kairon lan egin zuen zinema eta musika proiektuetan, Oscar saridun Nicolas Beckerrekin lankidetzan. 2018an, Boiler Room-eko saioa Ramallahn mundu mailako ospea ekarri zion, hamar milioi bistaratze baino gehiago lortuz. Arabiar festetako energia berezia islatu zuen emanaldian: premiaz eta momentuan bizitzeko grinaz betea.

Bere jatorriarekiko konpromisoa agerian utziz, Union izeneko kolektiboa sortu zuen Ramallahn, eta kamiseta berezi baten salmentaren etekinak tokiko kultura-zentro bati eman zizkion. 2020an, mezkita baten ondoan musika saioa grabatzen ari zela atxilotu zuten, nahiz eta baimen ofiziala izan. Hori dela eta, nazioarteko elkartasuna piztu zen.

+INFO