Rec_Overflow

Rec_Overflow hizkuntzen konbinazioan maisua da: IDM-tik glitchy Miami Bass-era edo hip hop-aren berreraldaketara, plug-in-en eta DSP (Digital Sound Processing)-aren erabilera egokia, eta erritmo kurruskariak melodia erabilera bereziarekin eta egitura erritmiko urtsuekin nahastuz, bere soinua bakarra bihurtzen duten elementuak dira.

Plataforma-LTW.com web kontzeptuaren zuzendaria da, eta bertan 2001etik gaur arte erreferentzia ugari editatu ditu. Gainera, nazioartean aitortutako zigiluetan aritu da: Detroit Underground, Spa.rk, Subsist, Sutemos, Crazy Language, Sin Hilo...

25 urteko ibilbidean zehar 50 lan baino gehiago argitaratu ditu. Miga Kultur Elkartea, Instituto Cervantes eta beste erakunde batzuekin lan egin du, eta mundu osoko areto eta jaialdietan jo du: Medelink (Medellín), Rokolectiv (Bukarest), FIB 01/03, ARCO '01/'03, La Casa Encendida, Sónar '04/'05, Electroblog 3 (Trieste), Berghain Kantine (Berlin), HIVE Festival (Liverpool)...

Gaur egun Patterned Media (Portland), Artificial Intelligence (Madrilgo zigilua), eta abeslari La Furia-rekin elkarlanean ari da. Bere hurrengo lana prestatzen ari da, Unreal Engine eta Ableton bidez sinkronizatutako eta kontrolatutako zuzeneko ikus-entzunezko batekin batera.

+INFO