Irune Muguruza 1997an jaio zen Irunen, musika arnasten zen etxe batean.
Bartzelonara joan zen bost urtez ekoizpen ikasketak egitera, eta han hasi zuen bere ibilbide profesionala kontzertu-ekoizle gisa. Ekoizpen gradua gainditu eta gero, Primavera Soundekin egin du lan gaur egun arte. Esperientzia horrek bultzatu zuen Iñigo Jiménezekin batera N97 sortzera.
N97 Bidasoaldeko elektronika musikaren adierazpen kulturala da, mugarik gabeko mundu bat amesten duten muga inguruko gazteek sortua.
Beastie Boys-ek abesten zuten moduan "(You Gotta) Fight for Your Right (To Party!)" abestian, 2023tik borrokan ari dira festa bizitzaren ospakizun gisa ulertzen duen komunitate baten adierazpen gisa.
2023an hasi zuen bere ibilbidea DJ gisa, eta oihartzun handia izan zuen, house, tech house eta minimal erritmoan publikoa etenik gabe dantzan jartzea lortu baitzuen.