Borja S

Borja S, Borja Smoking izenez ere ezaguna, 90eko hamarkadan Bilboko musika elektronikoaren eszenatik sortu zen, hiriko klub guztietan DJ moduan ibiliz trebatua.

Ondorengo etapan Ibizara iritsi zen, eta han Club Grial-etik (bere operazio gunea) eszena underground-a astindu zuen. Handik Europan barrena bidaiatu du, klub musikaren bere ikuspegia partekatuz, Alemaniako Club der Visionaere-tik hasi eta Erresuma Batuko Houghton jaialdiraino.

Nahasketarako duen gaitasunagatik eta House eta Techno atemporaleko set sofistikatuengatik da ezaguna.

+INFO