Ikastaroa

Ableton Live: hastapen ikastaroa

Ableton Live : Hastapen ikastaroa

Ableton Live hastapen ikastaro honetan,  gure oinarria izango diren patroi erritmiko sinple batzuk sortuko ditugu, track sendoa eta groove onak sortu ahal izateko.

Gure track-arekin bat datozen soinuak eta laginak behar bezala aukeratzen ikasiko dugu, kalitatezkoak, abestiaren tonu berekoak eta inguratzaileak (ADSR).

Gure oinarri erritmikoaren ondoren, bigarren puntu garrantzitsuena baxuarekin(bass) barneratuko gara, non uhin forma sinpleetatik abiatuta irudian ikus dezakegun Roland SH101 klasiko baten sintetizadore baten bidez soinua ateratzen den.

Soinuak sortzen jarraitzen dugu eta lead, pad eta chord-ekin sartzeko unea da. Horretarako, sintetizadore polifonikoak erabiliko ditugu, aldi berean nota bat baino gehiago jotzeko aukera ematen digutenak.
Ikastaroaren barruan, orain arteko sintesi mota guztiak azalduko ditugu, eta nola bereizten diren ikusiko dugu. VST tresnak erabiltzen jarraituko dugu, garai bateko makinak bikain emulatzen dituztenak.

Azkenik denbora(tempo), modulazio, dinamika eta abarreko efektuek ematen dizkiguten aukera amaigabeak erabiliz nola lan genezaken ikusiko dugu.

 

Hauek asko lagunduko digute gure musikan espazioak eta sakontasuna sortzen, baina beti soinuaren kontrolarekin.

 

Zalantzak : info@dantz.eu

Irakaslea

Ikastaroaren izena:
Ableton Live: hastapen ikastaroa

Klase mota:
Presentziala

Lekua:
Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, Donostia)

Luzera:
6 saio

Prezioa:
Merkaturatze-eskaintza 95 €

Paypal-ek eskainitako ordainketa. Ez da beharrezkoa Paypal-en konturik izatea. Transferentzia bidezko ordainketa ere eskuragarri dago. Kontsultatu hemen: info@dantz.eu

Hasiera eguna:
Apirilak 7 2021

Klase egunak:

Asteazkena, Apirilak 7 18:00 – 19:30 (2021)
Asteazkena, Apirilak 14 18:00 – 19:30 (2021)

Asteazkena, Apirilak 21 18:00 – 19:30 (2021)

Asteazkena, Apirilak 28  18:00 – 19:30 (2021)

Asteazkena, Maiatzak 5 18:00 – 19:30 (2021)

Asteazkena, Maiatzak 12 18:00 – 19:30 (2021)