Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

TUBER

(THG / DJ SET, EH)

Aitor Tuber, Tuber izenez ezagunagoa, 16 urterekin hasi zen musika elektronikoarekin esperimentatzen, Espainia iparraldeko diskoteka garrantzitsuenetan RRPP bezala lan egiten zuen bitartean. Zaletasun moduan, bere denbora librean tech-house eta minimal doinuekin lan egiten zuen.

Bere unibertsitate ikasketak egin zituen urteetan zaletasun hau alde batera utzi behar izan zuen denbora faltagatik, baina beti mantendu zuen musika elektronikoarekiko interesa. Berlinen bolada bat bizi eta hiriburu alemaniarreko techno eszena gertutik bizi ondoren, bere zaletasuna berreskuratzea erabaki zuen, gustu musikal formatuago batzuk zituela. Alemaniatik itzultzean kolektibo bat osatu zuen bere lagun batzuekin batera: THG. Produkzio musikalean ere esperimentatzen hasi da, gadget, elektronika eta soinu industrialekiko duen pasioa agerian utziz. Bere gustu musikalei dagokienez, bere sesioetan minimal soiletik, techno indartsuko doinuak entzutera pasa gaitezke.

Bere binilo bilduman ez dira falta R&R, Mord, Ostgut-Ton, Polegroup, Basic Channel, Cabrera, Kompakt… bezalako zigiluetako doinuak.

Sarrerak