Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

REYKJAVIK606 & INESFERA

(FORBIDDEN COLOURS / LIVE, EH)

Reykjavik606 , Carlos Sagi (Bateria), Borja Piñeiro (Teklatuak, Sintetizadoreak, Perkusioak) eta Kino Internacional – ek (Sintetizadoreak, Modularra, Teklatuak) osatzen dute. Carlos Sagi, Musikenen lizentziatutako musikariak bateria perkusio – jole eta/edo konpositore gisa lan egiten du Kim Weston, Iñaki Salvador, Aitor Etxebarria Ensemble, Oreka Tx ed o Kalakan bezalako artistekin batera. Bera da Reykjavik606 – era batu den taldekide berria. Reykjavik606 – ren musika, ambient zinema tografikotik eta Uk Jazz futuristatik ibiltzen da. Zuzeneko bakoitza bidaia batean bihurtzen du musika organikoak. Iraila bukaeran euren estudioko bigarren albuma kale ratuko dute Forbidden Colours, Aitor Etxebarriaren zigilu pean. Gainera, Uk Jazz – ean gaur egun zeresan handia duten bi artisten kolaborazi oak barneratzen ditu, Ishmael E n s emble eta Tenderlonius. Azken hau, Ruby Rushton bandako partaidea da. Dantz jaialdian lehen aldiz estreinatuko dute hurrengo albumaren zuzenekoa.

Gari Artola artista donostiarra Inesfera da, baita ere, estudio multidiziplinarra delarik. Bere lana bisual generatiboetan oinarritzen da, eduki digitala bideo analogikoko sintetizadoreekin nahastuz.

Mira, Mutek, Primavera Sound, LEV, Mugako eta Oreka bezalako jaialdietan parte hartu du. Gainera, Dantzen lehenengo edizioan egon zen Reykjavik606 bikote donostiarrarekin batera.

Sarrerak