Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

PARALLAX

(GEOMETRIK RECORDS / DJ SET, MAD )

Madrilen, technoaren kultura zabaldua dagoen baina estilo horretan emakumeek presentzia handirik ez duten hiri batean, Parallax antidoto bat da. Geometrika FM disziplina ugari lantzen dituen kolektiboaren kide aktiboa da, kolektibo honetan erritmo elektronikoen aniztasuna eta dantzarako musikaren boterea zabaldu eta zaintzen da. Tamarak bere ikuskizunetan technoaren doinu berrien freskotasuna sartzen jakin du.

Hiriburuan hazi diren hainbat pertsona bezala, Tamara musikaz maitemindu zen rapa, electroclash, IDM edo electro musika estiloak entzuten. Baina estilo hauei esker, musikaz gain dantzarako musikak bere inguruan aldaketa soziala bultzatzeko duen botereaz ere maitemindu zen. Hortik etorri zen Geometrika FM kolektiboko kide izateko gogoa – kolektibo honen lema “Techno To Change The World” delarik, eta baita club kulturarekin lotutako beste herri kolektibo batzuekin kolaboratzeko nahia, hala nola “El Despertar de una Ciudad”, musika, arkitektura eta beste disziplina artistiko batzuk barneratzen dituen ekimena.

Madrilgo hainbat lekutan aritu ondoren, 2018. urtean Parallax techno espainiarraren barruan dagoen leku erreferenteetako batera iristen da, Gasteizko Mugako festibala. Hemen publikoaren atentzioa lortu eta club eta ekimen ugari bisitatzera eramaten duen ibilbide bat hasten da. Tupper edo Draft (Bartzelona), Ágora Club (Valencia), Prima (Sevilla) edo Jimmy Jazz (Gasteiz).

Aurreko urtean estreinatu zen Geometrika FM, TR “Breakxit”-ekin batera bi abesti original eta lau remix barneratzen dituen EP bat sortuz. Zigilu horretan ere beste kolaborazio eta remix berri batzuk ere argitaratu dira

Sarrerak