Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

OVERMONO

(LIVE, UK)

Truss eta Tesella izen artistikoekin ezagunak diren Tom eta Ed Russel anaiek, ospe indibidual ona lortu dute produktore gisa. R&S gustuentzako Truss “Beacon” eta Tessela “Hackney Parrot” pistak eta Poly Kicks izena daraman euren zigilu propioa sortuz, Erresuma Batuko musika elektroniko undergrounda zein zirraragarria eta zein indartsua den erakutsi dute.

Biek sortutako eta Overmono deituriko euren proiektuari esker, lehen aldiz ikusi ahal izan genituen Tom eta Ed, biak batera disko batean, Arla EP Trilogy kaleratzean XL Recording bidez.

Euren hitzetan…

“Nahiz eta zuzeneko emanaldi batzuk batera egin eta anaiak izan arren, inoiz ez genuen elkarrekin musika idatzi eta beraz, zerbait berria hasi nahi genuen.” “Galesko landa zonaldean kokaturiko etxe batera joatea erabaki genuen, hazi ginen lekutik gertu. Bidaia hura, gure bizitzetako etaparik kreatiboena izaten amaitu zen eta astebetera Overmonoren oinarriak finkatu genituen”.

Arla Trilogyk, Overmono osotasunean formatutako proiektu musikal gisa azpimarratu zuen eta ziztu bizian hazten ari den estetika kohesibo bat dagoela esan daiteke. Horren adibide dira, Weirdcore kolaboratzaile eta lagunak “Inulin” eta “Phase Magenta” pistentzako egindako bi bideoak.

Arla Trilogyrekin batera Overmonok %100 euren materialekin egindako produkzio nahasketa bat ere kaleratu dute, “Water The Planets” deiturikoa. Produkzio honetan, entzule batek Overmonotaz espero duen guztia entzun daiteke.

Sarrerak