Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

OSCAR MULERO

(POLEGROUP / DJ SET, MAD)

Oscar Muleroren ibilbidea, dance musikaren eboluzioa bezain emankor eta luzea izan da. Bere garapenean klabea izan da tendentzia berriak barneratzen jakin dituela eta bere estiloa musika elektronikoaren eta dantzarako musikaren alde aurreratuenean mantendu du beti, 80. hamarkadaren amaieratik gaur egun arte.

Bere genioa ulertzea ezinezkoa da ez bada kontuan hartzen plateren atzean bi hamarkada baino gehiagotan egin duen lan gogorra. Produkzioari dagokionez, 90. hamarkadaren amaieratik darama diskoak editatzen, zenbatu ezin diren hainbat 12″ binilo; eta estudioko hainbat disko, baita eszenako agente onenentzako remixak ere.

Bere zigilu propioa zuzendu du 2000. urtetik aurrera, Warm Up, eta 2004. urtetik PoleGroup Records zigilua ere. Biek gaur egun 50 argitalpen baino gehiago dituzte. 2013. urtetik aurrera zuzeneko hainbat proiektutan murgiltzen da. Zuzeneko hauek ikus-entzuneko materialaren laguntzarekin egiten dira eta izen ezberdinak hartzen dituzte: Light and Dark, Biolive eta Monochrome AV. 2019.

Urtean bere ibilbide musikalaren 30. urteurrena ospatuko du Madrilen antolatuko duen festa oso berezi batekin. Festa honetan sekretua den formazio batekin jardungo du. Hitz egiteko asko emango duen ikuskizun ezberdin bat izango da kontzeptu eta gonbidatuen maila handiari esker

Sarrerak