Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

MAX ABYSMAL

(SAFE TRIP / DJ SET, HOL)

Australian jaioa baina Herbehereetan bizi den artista hau, pertsona paregabea eta azken urteetan Amsterdameko musika eszenatik hazten ari den talentuetako bat da. Sydneyko DJ eta produktore hau pixkanaka ospetsu egiten joan da, edozein dantzalekurako egokiak diren erritmo baxu eta intentsitate altuen aditu gisa.

Denbora bat darama jada Amsterdameko artista garrantzitsuenen artean lan egiten eta baita Red Light Radio, Safe Trip eta Dekmanteleko jendearekin ere. Europa osoko club-etan arituz, Max Abysmal ezaguna egiten joan da eta errekonozimendua lortu zuen 2016. urteko Dekmantel Festivalseko Greenhouse Stagen egindako emanaldiari esker eta hurrengo urtean Boiler Roomen bere trebetasunak erakusteari esker. Bere berezko soinuari esker zenbat balio duen erakutsi dio mundu osoari. Trippy, bateria patroiak, 80. hamarkadako funka, techno, jungle, Lo-Fi Electro, denak balio du Max Abysmalentzat. Dantzalekuetan nabarmentzeaz gain, bere magia estudiora ere eramaten du. Bi kantuz osatutako bere EP-ak “Stukeh´s Mirage / Donna, Don´t Stop” asebeteta utzi ditu entzuleak eta iraupen luzeko lan bat prestatzen ari dela, ez da zaila asmatzea zergatik esaten duen jendeak Max Abysmal Amsterdametik hazten ari den artista interesgarrienetako bat dela.

Sarrerak