Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

GELA

(DJ SET, MAD)

Gelaren ibilbide musikala 2003. urtean hasi zen Murtzian, Erviorekin batera elektronikarekin esperimentatzen hasi zenean Ocio tabernan. Ordutik, munduko leku ezberdinetatik bizi eta edan du, bere soinua estilo ezberdinen amalgama batean bihurtuz. Soinu hauek, Brasilgo eragina duten disco doinuetatik acid house edo technoraino doaz, oldskool edo space disco soinuetatik pasatuz. 2013. urtean, Madrilera mugitu zen eta bertan berriro ere Madame Excusekin aurkitu zen. Biek indarrak batu zituzten Iguana sortzeko, eta beraien set-en bidez espazio berri batzuk esploratzen hasi ziren, espazio technoagoak, espazio dubbyak, azidoak, eta bertatik hasten dira beraien lehen produkzioak, soinu organiko eta analogikoak konbinatuz.

Aukeraketan eta nahasketan aditua da eta bere maleta euren artean oso ezberdinak diren lekuetatik pasa du, hala nola, Metro Dance Club, Moss eta noski, Murtziako Ocio taberna; Sala Om, Bartzelonako Razzmatazz; Lokee, Toi Toi edo Bar 25 Londreseko Corsica Studiosen; Wilden Renate edo Berlingo About Blank, Siroco, Café Berlín, Madrilgo Sala Sol edo Brunch in the Park, Donostiako Dabadaban, eta Venga Venga edo Selvagem bezalako artistekin batera Sao Paulon.

“Zalantzarik gabe, Gela, gaur egun underground nazional kosmopolitaren barruan, hazten ari den apustu elektroniko harrigarrienetakoa eta freskoenetakoa da”. (Fernando Fuentes / 2016)

Sarrerak