Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

ESPLENDOR GEOMÉTRICO

(LIVE, MAD)

1980an Madrilen eszena musikal independenteko proposamen berritzaile eta arriskatuetako bat sortzen da. El Aviador Dro y sus obreros especializados taldea banatu ondoren sortu eta Espainia mailan lehenengo independentzia kasuetako bat izan zen. Independentzia finantzarioa eta estrukturala izateaz gain, independentzia hori sormenarekin ere lotua zegoen, izan ere, aitzindariak izan ziren euren disko eta kaseten auto-argitalpenean eta euren zigilu propioa sortzean: Discos Esplendor Geométrico. Techno-pop hotz eta mekanikoaren inguruan etapa labur bat egin ondoren, musika elektronikoaren aldeko bidea hartzen dute, erritmo industrial, hipnotiko eta makinetan oinarrituta. Hasiera batean Throbbing Gristle eta Cabaret Voltairek eraginda, beraien lehen LPtik estilo pertsonal eta bakar bat sortzen dute aurrerantzean herrialde ezberdinetan agertuko ziren beste taldeei modu nabarmenean eraginez. Talde hauek musika industriala, Rhythm& Noise edo techno indartsua lantzen zituzten.

Esplendor Geométricok diskografia zabal bat du eta beraien diskoak etengabe editatzen dituzte. Gure mugetatik kanpo harrera hobea dutenez, Alemania, Japonia edo Estatu Batuetan gozatzen dute, non maiztasun handiz egiten dituzte ikuskizunak, bertan aitzindaritzat jotzen dituzte eta. Arturo Lanz taldearen sortzaileak “musika industriala” bezalako etiketetatik alde egin nahi du eta bere musika “visceral” edo “trantzera eramaten duen intsrumentu elektronikoekin egindako musika folklorikotzat” jotzen du. Taldeak 1991. urteaz geroztik duo formatua du eta Arturo Lanz eta Saverio Evangelista dira bere kideak.

Duela 32 urte ez zutela Euskal Herrian ikuskizunik ematen eta “CINÉTICA” Irail hasieran argitaratuko den albumeko errepertorioa entzun ahal izango da.

Sarrerak