Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

CARISTA

(DJ SET, HOL)

DJ soil bat baino gehiago da. Utrechteko artista hau ikusteko zortea izaten dutenei momentu zirraragarriak sorrarazten dizkie Caristak. Bere soinu bereizgarriari esker, Soul, Elektronika, House, Garage edo NTS eta Red Light irratien bidez eskatzen dena, artista honek azken 12 hilabeteetan momentu izugarriak bizi izan ditu.

United Identities izena daraman bere zigilu/plataforma propioa, ezinbesteko pieza bat izan da bere bidean aurrerapausoak emateko eta bere sesioetara eramaten duen energia zabaltzeko. Musika maitaleek eta tendentzia sortzaileek ikusi egin dute Carista zer egiteko gai den, batez ere, 2019ko otsailean Boiler Roomen.

Honek eskari handia sorrarazi du. Bere irribarrea eta bere hanka mugimenduak bat datoz oholtza gainean. Guzti hori kimikatik eta sesioetan modu onean erantzuten duen publikoaren erreakziotik. Estilo itsaskor honek Carista mundu osoan zehar bidaiatzen ikusi du. Bere jarraitzaileak etengabe hazten doazen heinean bere eskaria ere handituz doa.

Nork daki, 2019az geratzen denak zer ekarriko dion United Itentitieseko nagusiari?

Sarrerak