Dantz Festival

Jaialdia | Don–SS
2019-ko Abuztuak 29–31
Tabakalera-Gazteszena-Clubs

ALVVA

(DJ SET, EH)

Alvva, Bartzelonan bizi den DJa da. Munduko perkusio soinu ezberdinekin obsesionatua dago eta UK Funky, GQOM, Kuduro, Afro beats, Reggaeton, Dembow, Baile Funk eta beste hainbat estiloek erakartzen dute. 22 urterekin bere jaioterriko Dabadaba aretoan saioak egiten hasi zen, pixkanaka DJ bezala hazten joan zen eta azkenik Bartzelonara bizitzera joan zen.

Gaur egun Bartzelona, Madril eta Donostian dabil DJ lanak eginez, Perreo 2k, Chicagang eta Bae Klubo Trill Razzmatazz festetan besteak beste. Azken areto honetan eman zuen bere lehenengo emanaldia Bartzelonan eta geroztik, hiriko DJ aktiboenetako bat da. Gainera, Voodoo Club, Fuego Razzmatazz, Abaixadors 10, eta MC Busuetak antolatutako Nitro Cluben egon da emanaldiak eskaintzen. Horrez gain, DJ hasiberrientzako tailerrak eskaini ditu Beatsx US Adidasen eskutik. 2019ko otsailean SEXTAPE kaleratu zuen San Valetín egunerako. Kasete honek, nerabezaroan entzuten zituen R&B estiloko kantuak barneratzen ditu. Etorkizunera begira, bere agendako zita garrantzitsuenetako bat Sónar 2019 jaialdia da.

Sarrerak