don–ss | Abu 30-31 Ago & Ira 1 Sept 2018 Tabakalera | Gazteszena | Clubs
Dantz Festival
Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea
Contemporary & Electronic Music Meeting
Encuentro de Música Electrónica y Contemporánea

Warrego Valles

(Kamizdat, Eslovenia)

Euskera

Warrego Valles musika elektronikoa lantzen duten bi psikonauta esloveniar dira. Beraien lanak dantzaleku ilunetako estetikan oinarrituta daude eta poesia aktibistaren pintzelada sotilak dituzte.

Nina Hudej ekoizlea eta Nina Kodrič (NinaBelle) musikaria eta abeslaria dira duo honen kideak; biak DJak, ekoizle trebatuak eta esperientziadun musikariak dira. Gainera, Ljubljanako eszena kultural alternatiboan pertsonaia garrantzitsuak bihurtu dira, ekitaldien antolaketak gauzatzen, eta berdintasuna eta aniztasuna sustatzen baitute etengabe.

Botox, beraien lehenengo albuma, 2018ko martxoan Kamizdat netlabelean argitaratu zen. Musika elektroniko dantzagarri undergroundean argiki oinarrituta, techno minimalistaren, noisearen, footworkaren eta soinu-paisaia deformatuen zantzuak ere nabarmentzen dira kanta-bilduma honetan. Kanten hitzak, berriz, gaur egungo munduaren egoeraren isla dira: ekintza guztien iragankortasuna eta klima-aldaketak eta esklabutzak eragindako planetaren suntsipena. Kontrolak, gutiziak eta dominazioak motibatutako psikopatek gobernatzen duten munduari begirada iluna da disko hau.

Castellano

Warrego Valles es un dúo de psiconautas sónicas eslovenas que producen música electrónica exploratoria claramente basada en la estética de las pistas de baile oscuras y con sutiles pinceladas de poética activista.

Las componentes del dúo son la productora Nina Hudej y la cantante y música Nina Kodrič (NinaBelle), ambas DJs, productoras expertas y músicas experimentadas. También juegan un importante papel en la organización de eventos y la promoción de la igualdad de oportunidades y la diversidad en la escena cultural alternativa de Ljubljana (Eslovenia).

Botox, su álbum debut de larga duración, fue lanzado en marzo de 2018 en colaboración con la netlabel eslovena Kamizdat. El disco parece extraer influencias del EDM underground, pero se basa en su deconstrucción contemporánea, que da como resultado un techno post-género minimalista y abstracto, con elementos de noise, footwork y paisajes sónicos deformados. Los trasfondos temáticos del álbum cuentan una historia sobre la actualidad: lo efímero de toda acción y la destrucción del planeta debido al cambio climático y la esclavitud. Una sombría visión de un mundo gobernado por psicópatas impulsados por el deseo de control, la codicia y la dominación.

English

Warrego Valles are two sonic psychonauts producing exploratory electronic music with clear background in dark dancefloor aesthetics and subtle dashes of activist poetics, who have in 2017 already made quite a stir in local slovene electronic music scene, within their audience, among colleagues and in the media.

Members of the duo are producer Nina Hudej and musician & vocalist Nina Kodrič (NinaBelle), both established electronic music DJs, skilled producers and experienced musicians. They are also active as event managers and promoters of equal opportunities and diversity in electronic music, focused on presenting live alternative electronic acts in Ljubljana.

Botox, their full lenght debut album was released in March 2018 at Kamizdat. It seems to draw influences from a deep underground electronic dance music, but it is based on its contemporary deconstruction, which results in a minimalist abstract post-genre techno, with elements of noise, footwork and glitchy sonic landscapes. The album’s thematic undercurrents tell a story about the present times: ephemerality of all action and destruction of the planet due to climate change and slavery. A grim vision of a world ruled by psychopaths driven by the will to control, greed and domination.