don–ss | Abu 30-31 Ago & Ira 1 Sept 2018 Tabakalera | Gazteszena | Clubs
Dantz Festival
Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea
Contemporary & Electronic Music Meeting
Encuentro de Música Electrónica y Contemporánea

Noticias

«Errealitatetik ihes egiteko bide erradikala da technoa»

Unibertsitate garaian ezagutu zuen technoa, eta Palestinako errealitatetik ihes egiteko era izan zen harentzat. Hala, herrialdeko lehenengo disko jartzailea eta musika ekoizlea bilakatu zen.

Skywalker izen artistikoa jarri zion bere buruari, nahiz eta Star Wars sagako film bakarra ere ez zuen ikusia. Orain, SAMA’ da; Palestinako lehenengo DJa. Herrialdetik kanpo jaio zen Sama Abdulhadi (Amman, Jordania, 1991), eta, horri esker, sartu-irtenean ibili da Israelek okupatutako lurretan. Gaztetan, elektronika festak antolatzen hasi zen Ramallah hirian, baina inork ere ez zuen ulertu zer ari zen egiten.