don–ss | Abu 30-31 Ago & Ira 1 Sept 2018 Tabakalera | Gazteszena | Clubs
Dantz Festival
Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea
Contemporary & Electronic Music Meeting
Encuentro de Música Electrónica y Contemporánea

Claire Bergerault

(FR)

Euskera

Claire Bergerault musika inprobisatuaren, esperimentalaren eta garaikidearen alorrak lantzen dituen abeslaria, soinujolea eta zuzendaria da.

Bakarka, bikotetan edo hirukotetan aurkezten ditu bere lanak, ahotsa bakarrik erabiliz edo akordeoiarekin batera ere. Musikari mordoarekin aritzen da elkarlanean: Jean-Luc Guionnetekin Mune taldean, Jérôme Noettingerekin, Pascal Battusekin, Jean-Sébastien Mariagekin, Eric La Casarekin, Thomas Tillyrekin edo Will Guthrierekin, esaterako.

Bergeraultek soinu esperimentazioa orkestra-mailan garatzea erabaki zuen. Hortaz, 2010ean, Le Lobe (The Lobe), bere orkestra propioa, sortu zuen 23 musikariekin batera, bera zuzendaria izanik. Bertan, konposizio eta inprobisazio hizkuntza paregabe bat garatu zuen Switch Suite (2014) eta a great moment of loneliness (2017) piezekin.

2011an, Hors Laps konpainia sortu zuen, bertako proiektu berriak Le Lobekoekin batuz eta prozesu esperimental batean forma berriak sortuz.

Bere lanak Orkesme, Nocturne, Theatre Records edo Cathnor diskoetxeetan argitaratuak izan dira.

Castellano

Cantante, acordeonista y directora, Claire Bergerault participa en varios proyectos en el campo de la música improvisada, experimental y contemporánea.

Actúa en solitario, duetos o tríos, ya sea sólo con la voz o con el acordeón. A su vez, colabora con muchos músicos, como Jean-Luc Guionnet en Mune, Jérôme Noettinger, Pascal Battus, Jean-Sébastien Mariage, Eric La Casa, Thomas Tilly o Will Guthrie, por ejemplo.

Bergerault decidió desarrollar la experimentación sonora a nivel orquestal y en 2010 fundó su propia orquesta, Le Lobe (The Lobe), con 23 músicos-improvisadores. Ella es la directora de Le Lobe, para la cual compuso dos piezas de música, en las cuales desarrolló un lenguaje único de escritura e improvisación: Switch Suite en 2014 y a great moment of loneliness en 2017.

En 2011 creó la compañía Hors Laps, que reúne sus propios proyectos con los de The Lobe, creando nuevas formas en un proceso experimental.

Su discografía incluye muchos trabajos publicados en los sellos Orkesme, Nocturne, Theatre Records o la discográfica inglesa Cathnor.

English

Claire Bergerault, singer, accordionist and conductor, is involved in several projects within the fields of improvised, experimental and contemporary music.

She performs solo, as well as in duets or trios, either with her voice alone or with the accordion. She also collaborates with many musicians, such as Jean-Luc Guionnet in Mune, Jérôme Noettinger, Pascal Battus, Jean-Sébastien Mariage, Eric La Casa, Thomas Tilly or Will Guthrie

Bergerault decided to develop the sound experimentation at an orchestral level. So, in 2010, she founded her own orchestra, Le Lobe (The Lobe), with 23 musicians-improvisers. She is the conductor of Le Lobe, for which she composed two music pieces, in which she developed a unique language at the edge of writing and improvisation: Switch Suite in 2014 and a great moment of loneliness in 2017.

In 2011, she created the company Hors Laps, in which she gathers her own projects with those for The Lobe, creating new forms in an experimental process

Her discography includes many works published via the labels Orkesme, Nocturne, Theatre Records or the English label Cathnor.